btt - Cabecera - kanala

Zikloturismoa eta BTT ibilbideak

Hemingway Kanala House, zure
zain gaituzu.

Zikloturismoa

Euskal Herria da bizikletaren kirol handi honek zale eta aritzaile profesional gehien dituen munduko tokietako bat. Bertako errepide uhintsuek eta etengabeko malda gorek eta malda beherek txirrindularien gozamena dira.
Klima epel ozeanikoa oso lagungarria da egunero praktikatzeko, eta ibilbide ugari aurki ditzakezu. Bertan, auto kopurua ez da handia, bereziki Urdaibai eskualdean.
Hemen bizikleta da tresna onena herrixka, auzo, portu edo hondartza bakoitza bisitatzeko eta bestela nekez hel gaitezkeen bazterretara heltzeko.
Errepideko bizikletaz egiteko gertuko ibilbideak:

Hondartzen bira (23 km)

Nabarnizko bira

Lekeitiko bira

Ondarruko bira

BTT ibilbideak

Urdaibain ugari dituzu BTT ibilbideak, hasi Oka ibai inguruan familiako txikienekin egiteko errazen diren ibilbideetatik, eta rider zailduenek dena eman beharko duten igoera-jaitsiera pikoenetaraino.

Desafio pertsonal bat prestatzea bilatzen ari bazara, hau izan daiteke zure lekua!

Gertuko BBT ibilbideak

Santimamiñe

Ogoño

Atxarre, Laidan eta Akordan barrena

Bizikletak konpondu eta alokatzeko tokiak

Basati-bike
http://basatibike.com/alquiler/

BTT ibilbideei buruzko argibideak

http://www.turismourdaibai.com/es/btt
Etxeak toki bat du kirol-material guztia segurtasunez gordetzeko.

Loft hornitua

Andreak zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta itsasadarreko ikuspegi zoragarriak ditu.

Andreak Andreak

Liburuak Liburuak

Loft hornitua

Liburuak zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta Atxarreko baselizarako ikuspegi zoragarriak ditu.

Cuba Cuba

Gela hornitua

Cuba zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta Atxarreko baselizarako ikuspegi zoragarriak ditu.

Kanala
Abrir chat
¿Tienes dudas?
Hola!
¿Cómo podemos ayudarte?