Hemingway Kanala House, zure
zain gaituzu.

Hemingway Kanala House landetxea Busturialdea eskualdean kokatzen da, Urdaibai arroan eta Oka ibaiaren bokalean bete-betean. Itsasadarrak urak biltzen ditu, eta Mundakako olatura isurtzen, mundu osoan ezker olatu bereziki luzearengatik famatua. Hogei kilometro inguru hauetan, itsasadarra tamaina hartzen doa, liburu batetik aterakoak diruditen paisaiak moldatuz, eta ur gezaz elikatzen ditu migrazioko hegaztien hezegune santutegi ospetsuak, historiaurretik gizakiaren jomuga ere bihurtuak.

Horren adierazle ditugu Santimamiñeko haitzulo famatuak, Bizkaiko arkeologia-aztarnategi garrantzitsuena, 14.000 urte zahar, baita Unescoren gizateriaren ondare ere. Haitzuloko bisonteek, zaldiek, orkatzek, artean ere oparoa den fauna eta florarekin amesten jartzen gaituzte. Ematen du denbora gelditu egin zela paradisuko hondartza txikietan amaitzen diren ibaiek bustitako eskualde menditsu honetan.

Descripción de la comarca - Kanala (1)

Mendien gailurretatik, euskaldunok beti ibili gara erne, eta teknika zaharrak baliatu izan ditugu elkarrekin komunikatzeko, dela ke-seinalez, dela Albokaz (adar batez egindako aire-instrumentua).

Mendi horietatik ikuspegi panoramiko ederrez disfruta dezakegu. Horren adibide ditugu:

Atxarre, Ogoño, Ereño Zahar, Iluntzar eta Katillotxu

Descripción de la comarca - Kanala (2)

Laburbilduz, ez utzi beste inork zure ordez gure eskualde txiki hau bizitzen eta kontatzen!

Hemingway Kanala House, zure
zain gaituzu.

Lagunak Lagunak

lagunak-icono-kanala

Loft suitea

Hemingway Lagunak zure oporretan disfrutatzeko guztiz hornitutako gure loft suitea da, eta itsasadarreko ikuspegi zoragarriak ditu.

Loft hornitua

Andreak zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta itsasadarreko ikuspegi zoragarriak ditu.

Andreak Andreak

Liburuak Liburuak

Loft hornitua

Liburuak zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta Atxarreko baselizarako ikuspegi zoragarriak ditu.

Cuba Cuba

Gela hornitua

Cuba zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta Atxarreko baselizarako ikuspegi zoragarriak ditu.

Kanala
Abrir chat
¿Tienes dudas?
Hola!
¿Cómo podemos ayudarte?