Surf - Cabecera - kanala

Surfa eta Padel Surfa

Hemingway Kanala House, zure
zain gaituzu.

Olatuak ia segurtatuta, praktikarako toki seguruak eta, batez ere, be friend giroa! Familian praktikatzeko ezin hobea, baita etxeko txikitxoenekin ere.

Eskualdean, badira hainbat txoko, baina ezagunenak ondorengoak dira:

Mundakak munduko olatu onenetako bat du, eta Europako ezkerreko luzeena. Maila pixka bat duen edozein surflari olatu horren gainean ibili behar da. Baldintza onenak urritik martxora agertzen dira.

Bakioko askotariko muturrak ezagunak dira, eta urte osoz surfeatzeko modua ematen dute; arrazoi horregatik, surf-txapelketa kopuru handi bat egiten da bertan. Ez ahaztu bertakoak errespetatzea, eta egon zure txanda heldu arte, denontzat daude olatuak!

Lagako hondartza oso ederra da, surf-giro handia du, eta urte osoz segurtasun handiz surfeatzeko modua ematen du. Hondartza horrek eskola pare bat ditu. Bertan, haurrek klaseak har ditzakete, eta surfingaren giro horretan has daitezke.

Ogella basa hondartza txiki bat da, harrizko mutur bat duena, eta bertatik erraza da olatuak behatzea, ezkerrekoak zein eskuinekoak; azken horiek, baina, azkarragoak eta tubularragoak dira. Aldiz, ezkerrekoak zertxobait luzeagoak eta surfeatzen errazagoak dira.

Eskualdean, badira deskubritzeko hondartza eta piko gehiago, baina onena bertakoekin hitz egitea da eta, baldintzen arabera, lagundu egin zaitzakete surfing esperientzia bizitzen.2
Itsasoa harrotzeko denborale baten zain bagaude edo baldintzak XXL badira, aukera polita da Urdaibai itsasadarra Padel surf bitartez deskubritzeko. Gehienetan, Laida – Arketas hondartzetatik ateratzen den paseo ederra da, itsasoa gora doanean. Itsasoa beherantz ari bada, hobe da Arteagako marea-errotatik ateratzea, Laida hondartzaraino.

Eskualdean, badira deskubritzeko hondartza eta piko gehiago, baina onena bertakoekin hitz egitea da eta, baldintzen arabera, lagundu egin zaitzakete surfing esperientzia bizitzen.

Itsasoa harrotzeko denborale baten zain bagaude edo baldintzak XXL badira, aukera polita da Urdaibai itsasadarra Padel surf bitartez deskubritzea. Gehienetan, Laida – Arketas hondartzetatik ateratzen den paseo ederra da, itsasoa gora doala. Itsasoa beherantz ari bada, hobe da Arteagako marea-errotatik ateratzea, Laida hondartzaraino.

Surfa bukatu ondoren, Hemingway etxeak kanpoko dutxa du, ekipamendua sikatzen uzteko toki bat, eta ekipamendua segurtasun osoz gordetzeko gela bat.

Non alokatu edo surf-klaseak jaso?

Arketas Ibarranguelu Ura
http://www.urdaibai.com

Surf & Paddel Surf - Kanala (2)

Loft hornitua

Andreak zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta itsasadarreko ikuspegi zoragarriak ditu.

Andreak Andreak

Liburuak Liburuak

Loft hornitua

Liburuak zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta Atxarreko baselizarako ikuspegi zoragarriak ditu.

Cuba Cuba

Gela hornitua

Cuba zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta Atxarreko baselizarako ikuspegi zoragarriak ditu.

Abrir chat
¿Tienes dudas?
Hola!
¿Cómo podemos ayudarte?
Powered by