Kitesurf - Cabecera - kanala

Kitesurf eta Windsurf

Hemingway Kanala House, zure
zain gaituzu.

Historia

Urdaibain bela-kiroletan aritzea ez da berria inondik ere, eta tradizio handia du, haizearen baldintza egokiei esker. Haizearen indarra, norabidea eta irmotasuna, alderdi horiek ezin bestekoak dira bela-kiroletan. Kanalako ontzioletan, ehunka barku eraiki zituzten, eta horietako gehienak itsasadarreko uretan zehar mendetan ibilitakoa belaontziak. 1978. urtean, windsurf hasi ziren praktikatzen itsasadarrean, eta ez zuen luze jo kirol horren zale guztien Penintsula osoko erreferentzia-puntu bihurtu arte.

1998an, berriz, sarritan trakzioko bi kirol berritan aritzen hasi ziren, adibidez, buggya, mountainboarda eta, nola ez, kitesurfa.

2005ean, haren erabilera normaldu zen, Bow motako kometak agertu zirenean, kirol omentsu hau sinplifikatu duen iraultza teknologikoa. Egun, 200 pertsona federatu daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Etorkizun hurbil batean, kitesurfa olinpiar joko bihurtuko da, windsurf bere senidea bezala.

Kitesurf 3 - Kanala

Zergatik praktikatzen dira kitesurfa eta windsurfa Urdaibain?

Non?

Bela-kirolek baldintza jakin batzuk behar dituzte horietan behar bezala eta segurtasunez aritu ahal izateko, eta ez da harrigarria Urdaibai itsasadarra aukeratzea.
Euskal Autonomia Erkidego osoko kalitatezko haizeen estatistika onenak ditu: haize laminarreko 100 egun baino gehiago ditu (indarra > F3). Haize gehienak denboraleei lotuta daude; horietako batzuk, berriz, termikoak dira udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua). Erne! Bainulariek beti dute lehentasuna eta, itsasadar bat denez, korronte indartsuak daude! Udako giro beroaren eta itsasoaren tenperaturaren arteko kontrasteak indar handiagoz bultzatzen du haizea estuarioan.

Itsasgora denean, estuarioko bokaleak 1 km-ko neurria du eta, San Antonio hondartzaren parean, 0,5 km bakarrik; hartara, inbutu natural paregabe bat sortzen da, Venturi efektua delakoa eginez. Airearen abiadura handiagoa da alde horretan, eta ez da hondartzako zaleen espazio murritza inbaditzen. Udako egun horietan, nabigazioa kometen bitartez egiten dute freeridearen zale lasaienek (12-16m2) eta, hartara, ez zaie eragozpenik sortzen gainerako ekintza nautikoei, adibidez, piragua, padelsurf eta abarrei.

Recomendaciones para navegar - Kanala

Denboraleak sarritan gertatzen dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ohikoak diren haizeak ekartzen dituzte. Mendebaldetik jotzen duten haizeak bitan banatzen dira: ipar-mendebala (Galiziarra) eta hego-mendebala (Erreka Haizea).
Itsasadarra ipar-mendebaldeko (Galiziar) haizeetatik babestuta dago eta, egun horietan, nabigazioa Galiziar haizeek astintzen dituzten hondartzetan egiten da, adibidez, Ereaga edo Arrigunagan, Urdaibaitik gertu, eta urte osoz.
Hego-mendebaldeko (Erreka) haizeak eta hego-haizeak udazkenean eta neguan izaten ditugu bisitan. Horiek dira, hain zuzen, haize indartsuenak eta borobilenak Mundakako olatu zoragarrian freestyle edo free waves praktikatzeko. Erne! Terralak jotzean, bakarrik eskarmentua duen jendea aritu daiteke, aldean laguna dugula. Kometa erabilienek 7-9 m2 metro dituzte.

Bukatzeko, udaberrian, ekialdeko haizeak agertzen dira eta, nabigatzeko, Salburuko urtegira edo Laredoko hondartzara joango gara.

Kitesurf 5 - Kanala

Kanalako hondartzan nabigatzeko gomendioak

Kanalako hondartzan (love beach), udan ere nabiga daiteke, baina errespetuz.

Mundakako itsasadarra babes bereziko tokia da: bertan, hegaztiek hezeguneak baliatzen dituzte habiak egiteko. Horregatik, Kanalako goialdetik abiatuz, hautsian joan gorantz, haizea beti hobea baita hor (tokia gezi beltzez adierazita dago). Hautsian joateko zailtasunen bat baduzue, ez gainditu lerro gorria; horrek gure kirol maitea praktikatzeko debekua adierazten du. Itsasbeheran, aukera bat da kometa Sandindere uhartearen aurrean muntatzea, eta Kite beach point haitzari lotuta (buia laranja duena). Material guztia muntatutakoan, itsasoa gora ari dela, errazago joan gaitezke hautsian.

Hondartza espazio publiko bat da, eta bertan jende guztiak disfruta dezake: bainulariak, piraguistak eta abar. Errespetatu, eta errespetatuko zaituzte.

Saihestu albait gehien bi aldeetako hondartza-ertzak eta, hautsian joatean, nabigatu haietatik gutxienez 50-100 metrora. Alderdi horietan, bainulari ugari izaten baitira.

Errespetatu oinarrizko nabigazio-arauak (ikus erantsitako irudia).

Bukatzeko, espero dut elkar ikusiko dugula uretan kirol handi honen izena are handiago egiten, non gizakiak bakarrik haizearen indarra baliatzen duen nabigatzeko.

Lagunak Lagunak

lagunak-icono-kanala

Loft suitea

Hemingway Lagunak zure oporretan disfrutatzeko guztiz hornituko gure loft suitea da, eta itsasadarreko ikuspegi zoragarriak ditu.

Loft hornitua

Andreak zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta itsasadarreko ikuspegi zoragarriak ditu.

Andreak Andreak

Liburuak Liburuak

Loft hornitua

Liburuak zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta Atxarreko baselizarako ikuspegi zoragarriak ditu.

Cuba Cuba

Gela hornitua

Cuba zure oporrez disfrutatzeko guztiz hornitutako loft bat da, eta Atxarreko baselizarako ikuspegi zoragarriak ditu.

Kanala
Abrir chat
¿Tienes dudas?
Hola!
¿Cómo podemos ayudarte?