Txune

Historia de la casa
rural Kanala Hemingway kanala house.

Kanala bete-betean kokatzen da Urdaibai erreserban, eta horrek beti erakarri du gizakia haren liluragatik, baita bere lur emankorrengatik ere.

Kanala bete-betean kokatzen da Urdaibai erreserban, eta horrek beti erakarri du gizakia haren liluragatik, baita bere lur emankorrengatik ere. Gure familian, gurasoak eta anaia txikia esne-behiak ustiatzeari esker bizi izan gara haurtzaroaren zati handi batean, eta oroitzapen oso bereziak ditut: animaliekiko harremana eta bizia bor-bor darion natura, kilkerren kirkirka udako arratsalde luzeetan… Urte luzetan, gure aitak eta haren bazkideek Isla auzoko paduretako kanalak sortzen lan egin zuten, konportak gehitzen; era horretan, lur emankorreko 40 hektarea sortu zen abereek bazkatzeko, eta gatzean joria zen belar freskoa ere moztu egiten zen, gero Astei baserrian hura siloratzeko. Udako asteburuetan, ohikoa zen gure familian belar freskoaren gainean piknika egitea, eta itsasoko brisa arinak astintzen zituen loreen lurrina sentitzea. Bizitzako nire lehen urte hauek azkar pasa ziren, eta alde batera utzi behar izan genuen esnegintza, eta naturari lotutako beste apustu batzuei ekin, baina eraikuntzaren arloari lotuago, zur-material nobleak baliatuz. Urdaibai itsasadarra deitutako estuario honetan, itsasoko brisak ugari jotzen du udan, eta udazkenean are indartsuago, haizea nagusiki hegoaldetik edo hego-mendebaldetik jotzera pasatzen denean (bertokoek “erreka-haize” deitzen diete).
Egun batean, Kanalako hondartzan, kometa batez nabigatzeko ahalegina egin nuen, eta liluratuta geratu nintzen kirol berri honekin, Urdaibaiko eszenategi ezin hobe honetan, ur gardenez bustia eta sakonera txikikoa.

Txune - Kanala (3)
Txune - Kanala (10)

Jaime Arríen Bidasolo ezagutu genuen, gizon atsegina, barregarria, eta munduan zaildua, mundu erdiko gurutzaontzietan lan egin baitu. Garunaga Atzekoa “Txune” baserria erosteko aukera eskaini zigun; bertan, Ea-Asteiko etxeen gure turismo-eskaintza zabaltzen jarraitzeko aukera ikusi genuen. Kanala baserri zaharra eraberritzeko apustu berri horretan, landetxe esklusibo bat egin nahi genuen, haren funtsa baliogabetu gabe. Horretarako, % 100 material naturalak erabili genituen batez ere, adibidez, intsinis pinu eta alertzeen tokiko zura, eta albait gehien baliatu genituen berreskurapeneko materialak. Beraz, euskal baserriaren berrinterpretazioaren eredu bilakatu da, egungo beharrizanetara egokitua, eta eraikineko energia-kontsumoa albait gehien murriztuz. Baserria Egoin markako EgoCLT & Ego-CLT-Mix panel kontraijeztuz eraikita dago osorik, eta forjaketetan sistema berritzaile baten aldeko hautua egin genuen, zura eta hormigoia ezkontzen dituena, era horretan lodierak mehetuz. Panel kontraijeztuak lanean jartzea da kontua; panel horiek aurreatezatuta daude eta bi osagaiko erretxinez barrubeteak, konektore eta zuraren arteko lokarri lana egiteko; laburbilduz, ideia da panel kontraijeztuak trakzionatu eta, aldi berean, konpresioz hormigoi-zatia erakartzea. Etxerako UBS (ur bero sanitarioa) eta berokuntza sortzeko, etxeak 5.000 litroko inertzia-andel handi bat du, zur-hondarrez egindako zur-ezpaleko biomasa-galdara batez elikatua, teilatuan kokatuta eguzki-panel termikoak ere badituela, laguntzeko.

Azken urte hauetan, Txune baserriak makina bat eragozpen pasa ditu landetxe bat bihurtu ahal izateko, baina irmo sinesten dugu ahaleginak merezi izan duela, eta bezero berri bakoitzaren taupadak bihotza ematen digu gure Hemingway Kanala House Euskal Herriko erreferentziazko destino esklusibo egiteko.

Kanala
Abrir chat
¿Tienes dudas?
Hola!
¿Cómo podemos ayudarte?